Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Urraburua mihilu eta porruz beteta:
Tipulina, mihilua eta porruak garbitu, zuritu eta moztu ondoren, sueztitzen jarri zartagin batean gurin eta oliba olioarekin. Ondo eginda daudenean, perrexila eta aneta txikituta gehitu eta gatz pixka bat bota.
Urraburuari ezkatak eta burua kendu eta 2 behatzen lodierako zatitan moztu. Pusketa bakoitzari erdiko hezurra kendu eta zulo bakoitza barazki sueztituekin beteko dugu. Alde horretatik gorritu eta labean bukatuko ditugu.
Limoi eta baratxuri saltsa:
Tipulatxak eta baratxuri alea erregosten jarri olio, gurin, eta gatz pixka batekin. Erramua, ziapea eta ardo txuria ere bota. Murrizten utzi eta esne-gaina gehitu eta irakiten utzi. Iragazi eta epelean mantendu. Limoiekin zukua egin eta arto irinarekin elkartu. Lehen egindako saltsarekin nahastu eta irakinaldi bat eman loditu arte. Sutatik atera eta koilarakada on bat amuarrain arrautza bota.
Azenario purea:
Azenarioak zuritu, zatitu eta uretan egosi. Xukatu eta ontzi batean oliba olio, gatza eta piperbeltzarekin sartu. Ondo birrindu eta oso lodi edo lehor badago, egosketako ura sartu krema fina geratu arte.
Bukaera:
Plater batean koilarakada bat azenario pure luzatu. Ondoan bi urraburu zati jarri eta gainetik limoi saltsa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa