Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arandoiak frijituta:
Arandoiak koipez garbitu eta ur hotzetan odola garbitzen eduki. Ondoren xukatu, zatitan moztu, gatza jarri eta ogi birrindutik pasa ondoren, oliotan ondo frijitu. Zartagin batean olio pixka bat bota. Baratxuri alea txikituta gorritzen jarri eta arandoiak frijituta bota, salteatu eta perrexila bota ondoren, sutatik atera. Gatza bota.
Perretxiko eta gazta urdin saltsa:
Eltze batean tipulina erregosten jarri olioarekin. Barrengorriak xerratan moztu, eltzera bota eta, ondo erregosi ondoren, esne gaina gehitu eta irakiten jarri loditu arte. Gazta urdina gehitu eta sutatik atera. Ondo nahastu.
Barazki txiki ragouta:
Tipulina txikituta erregosten jarri. Bestalde, azenarioa, kuiatxoa eta barrengorriak karratutxotan moztu, zartaginean salteatu eta ondoren tipulina bota. Salda loditua gehitu eta krematsu geratu arte irakiten eduki.
Baratxuri freskoa salteatuta:
Baratxuri freskoak garbitu, juliana luzetan moztu eta zartaginean olioarekin salteatu.
Bukaera:
Plater batean koilarakada on bat barazki txiki ragout jarri. Inguruan barrengorri eta gazta urdin saltsa luzatu eta ragoutaren gainean arandoi salteatua eta baratxuri freskoa jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa