Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Basurde gisatua, udareak ardo beltzean eta shitake perretxiko salteatuak
Osagaiak
  • Basurde gisatua:
  • -Basurde haragia, 50 g
  • -Urdaia dadotan, 50 g
  • -Azenarioak, 2
  • -Tipulak, 2
  • -Irina
  • -Ardo beltza
  • -Salda
  • -Oliba olioa
  • -Koñak txorrotada bat
  • -Gatza
  • -Arto irina
  • Udareak ardo beltzean:
  • -2 udare
  • -Ardo beltza, 700 g
  • -Azukrea, 50 g
  • -Ura
  • -Kanela adar erdia
  • -Limoiaren azal erdia
  • Shitake perretxiko salteatuak:
  • -Shitake perretxiko salteatuak
  • -Frijitzeko olioa
  • -Gatza
  • Barazki salteatuak:
  • -Orburuak, 2 ale
  • -Alberjinia
  • -Errezil sagarra
  • -Baratxuri freskoak, 2 ale
  • -Aza erdia
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
Prestaketa

Basurde gisatua:

Basurde haragi zatiak gatzatu, irinetatik pasa eta eltze batean olio beroarekin gorritu.

Eltze horretan bertan, urdai zatiak bota eta, gorritzen hasten direnean, barazkiak zuritu eta txikituta gehitu. Erregosten utzi eta eginak daudenean, basurde zati gorrituak, ardo beltza eta koñaka gehitu. Murrizten utzi eta alkohol usaia joaten zaionean, salda bota estali arte. Eltzea estali eta 30 minutuz egosten utzi presio eltzean.

Ondoren basurde zatiak atera. Saltsa birrindu, iragazi eta murriztu loditu arte. Lagundu arto irin pixka batekin. Ondoren, basurde zatiak sartu.

Udareak ardo beltzean:

Udareak zuritu eta eltze batean sartu gainontzeko osagaiekin. Egosten jarri udareak xamurrak egon arte.

Shitake perretxiko salteatuak:

Olio berotan shitake perretxikoak txikituta salteatu.

Barazki salteatuak:

Barazkiak zuritu eta dado edo juliana finean moztu. Sagarra berriz, zuritu gabe dadotan moztu. Zartagin bat ondo berotu olioarekin eta bertan guztia salteatu. Lehenik orburua bezalako barazki gogorrak eta ondoren gainontzekoak pixkanaka gehitzen joan, gogorrenetik biguneneraino. Gatza bota.

Bukaera:

Plater batean basurde gisatua jarri. ondoan barazki salteatu koilarakada eta gainean shitake perretxiko salteatuak. Aldamenean udare erdi bat abaniko baten forman.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena