Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Porruak perretxikoz beterik:
Eltze batean ura irakiten jarri. porruak 10 zentimetroko luzeran moztu eta bertan egosi 8 minutuz.
Zartagin batean tipulatxa txikituta erregosten jarri olioarekin. Bertara perretxikoak eta urdaiazpikoa txikituta gehitu eta sueztitzen utzi. Irina eta ardo txuria bota, nahasketa murriztu eta esne gaina bota. Irakinaldi bat eman eta hotzetan gorde.
Urdaiazpiko egosi xerrak zabaldu eta bertan perretxiko krema zabaldu. Gainean porru egosi bat jarri eta urdaiazpikoarekin bildu, arrautzaztatu eta oliotan frijitu.
Vichissoise krema:
Eltze batean porrua eta patata zatitan egosi. Egosi eta gero ura kendu eta gurina, ardo txuria eta esnegaina gehitu. Guztia birrindu. Behar izanez gero egosteko erabilitako ura gehitu krema arintzeko.
Muesli gazitua:
Porrua makiltxo finetan moztu, irinetatik pasa eta oliotan frijitu.
Ogia zatitxotan moztu eta labean edo zartaginean txigortu.
Urdaiazpikoa txikitu eta zartaginean olio pixka batekin frijitu.
Patata zati txikitan moztuta, oliotan frijitu.
Lau osagaiak elkartu eta gatz pixka bat bota.
Bukaera:
Plater batean vichissoise krema jarri eta gainean perretxikoz beteriko porruak. Guztiaren gainean muesli gazitua jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa