Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pulled pork ogi txigortuan
Ontzi batean espezia guztiak elkartu. Txerri solomo buruari olioa bota eta hauts nahasketarekin igurtzi.
Erretilu batean tipula eta baratxuria moztuta sartu. Txerri zatia gainean jarri. labeko paper eta aluminiozko paperarekin estali eta laberatu 150ºCtan ordu batez. Buelta eman eta mantendu labean beste ordu batez 180ºCtan.
Ondoren 10 minutuz egoten utzi eta bi sardexkarekin xehatu.
Barbakoa saltsa
Osagai guztiak elkartu.
Guakamolea
Ahuakatea eta tomatea zuritu eta karratutxotan moztu. Martorria ere txikitu eta ontzi batean sartu. Bertara ahuakatea eta tomatea, limaren azal birrindua eta zukua gehitu eta ondo nahastu gatza eta olioa botatzen diogun bitartean.
Sagarra zuritu gabe juliana eran fin-fin moztu azkenengo momentuan.
Bukaera
Briotxe zati bat moztu eta zartaginean gorritu. gainean pullek pork koilarakada on bat jarri. barbakoa saltsa gainetik eta ondoan guakamolea. Sagar juliana ere gainetik jarri entsalada bat bezala.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa