Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Orein solomoa gaztaina pure eta bulgur krematsuarekin
Osagaiak
  • Orein solomoa:
  • Orein solomo zati bat
  • Ziape zaharra, koilarakada bat
  • Eztia, koilarakada bat
  • Arbendola hautsa, 2 eskukada
  • Kumino pixka bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Gaztaina purea:
  • Ura, 150 g
  • Gaztainak zurituta, 20
  • Patata, 25 g
  • Oilo salda, 200 g
  • Gurina, 20 g
  • 3 gaztaina
  • Bulgur risottoa:
  • Bulgurra, 150 g
  • Tipulin bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Erramu orriak, 2
  • Ardo txuria, txorrotada bat
  • Oilo salda
  • Ura
  • Arto gozoa, 80 g
  • Gurina, 20g
  • Parmesano gazta, 80 g
  • Esne gaina, 80 g
Prestaketa

Orein solomoa

Ontzi batean ziapea, kuminoa eta eztia nahastu. Orein solomoari nahasketa hori igurtzi eta arbendola hautsetik pasa orein solomoari geruza bat geratzeko. Beratzen utzi eta, ondoren, zartagin bero batean olioarekin gorritu. 10 minutuz laberatu 150 gradutan eta egoten utzi.

Gaztaina purea

Gaztaina zurituak eta patata egosten jarri ura eta saldarekin gaztainak desegin arte. Xukatu eta puregailutik kazola batera pasa. Gurinarekin harrotu gatza jarri eta erreserbatu.

Beste gaztainei azala kendu ostean, xerratan moztu, zartagin batean olioarekin gorritu eta gaztaina purearekin nahastu.

Bulgur risottoa

Zartagin batean tipulina eta baratxuri alea txikituta erregosten jarri, ondoren bulgurra gehitu, bertan sueztitu eta ardo txuria bota. Murriztu, salda eta urarekin estali eta 20 minutuz egosten utzi. Salda gehiago behar badu gehitzen joan.

Bestetik, eltze batean artoa, esne gaina, gurina eta parmesano birrindua sartu, irakinaldi bat eman eta birrindu.

Bulgurra egosita eta xukatuta dagoenean, nahasketa hau gehitu eta krema egin arte nahastu.

Bukaera

Plater batean bulgur koilarakada on bat jarri. Orein solomoa berotu, zatitan moztu eta bulgurraren inguruan banatu. Ondoan, gaztaina purea jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena