Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bakailaoa orburu eta patatekin:
Lapiko batean ura irakiten jarriko dugu. Orburuak zuritu eta bertan egosten jarriko ditugu egin arte.
Eltze batean olioa bota eta bertara tipulina eta 2 baratxuri aleak txikituta gehitu eta erregosten jarriko ditugu. Erdi eginak daudenean, patatak gehituko ditugu xerratan. Sueztitu eta ardo txuri txorrotada botako diegu. Hau guztia murriztean salda botako dugu patatak ondo egosi daitezen. Patatak eginda daudenean, berberetxoak bota eta irakin bat emango diegu.
Eltze batean baratxuri ale bat, pipermina eta oliba olio txorrotada on bat botako dugu. Epeltzen jarri eta bertara bakailao zatia sartuko dugu oliotan egin dadin. Bakailaoa atera eta olio pixka bat kenduko dugu. Ondoren pataten egosketaren salda pixka bat sartuko dugu bakailaoa egon den eltzera eta pil-pila egiten joango gara. Saltsa lodi eta lotua lortzen dugunean, bertara osagai guztiak sartu eta irakin txiki bat emango diogu berotu dadin.
Orburu "chips"ak:
Orburuak zuritu eta zati luzeetan moztuko ditugu. Ondoren irinetatik pasako ditugu eta olio berotan frijituko ditugu. Paperean xukatu eta gatza botako diegu
Perrexil, azafrai, baratxuri eta arbendol txikitua:
Zartagin batean olioa botako dugu eta baratxuri aleak, arbendolak eta azafrai pistiloak xigortuko ditugu. Almaizean sartu eta ondo txikituko dugu. Perrexilarekin gehituko dugu eta nahasten joango gara pasta bat egin arte.
Bukaera:
Plater sakon batean bakailao solomoa jarriko dugu eta berberetxo, patata eta orburuekin apainduko dugu platera. Gainetik perrexil, arbendol, azafrai eta baratxuri txikitua botako dugu eta baita orburu frijituak ere.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa