Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri luma makilatxoak frijituta:
Lehenengo marinada prestatuko dugu, horretarako ontzi batean limoi azala, jengibre zatia birrinduta, soja saltsa eta baratxuri alea txikituta sartuko ditugu. Txerri luma bertan sartu eta 20 minutuz marinatzen utziko dugu. Ondoren makilatxo luzeetan moztu eta irin, arrautza eta japoniar ogi birrindutik pasako ditugu ondoren oliotan frijitzeko.
Pikillo eta ahuntz gazta moussea:
Zartagin batean tipulina erregosten jarriko dugu olio pixka batekin. 10 minutu ondoren, txorizo-piper mamia, piperrautsa eta pikillo piperrak gehitu eta sueztitzen jarraituko dugu. Ahuntz gazta botako dugu eta osagaiak ondo elkartuko ditugu. Ondoren birringailuarekin dena txikituko dugu. Bertara aldez aurretik hidratatutako gelatina orria botako dugu eta dena ondo nahastuko dugu. Hozten utziko dugu. Bitartean zuringoak hagaxkarekin harrotuko ditugu eta bi prestaketak espatula baten laguntzarekin elkartuko ditugu kontu handiz. Hotzean gordeko dugu gogortu arte.
Barazkiak erdi gordinak oliba-berde emultsioarekin:
Barazkiak zuritu eta ur berotan sartu atera azkar bat egingo dugu gehiegi bigundu ez daitezen. Ur hotzetara pasa eta xukatu egingo ditugu.
Bestalde, ontzi batean emultsioa egiteko osagaiak ontziratuko ditugu eta birringailuarekin txikitu egingo ditugu.
Bukaera:
Bi edalontzi zabal hartuko ditugu eta batean pikillo eta ahuntz gazta moussea sartuko ditugu txerri luma makilatxoekin batera. Beste edalontzian, oliba-berde emultsioa eta barazkiak erdi gordinak jarriko ditugu
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa