Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arkume bolak:
Zartagin batean olio txorrotada bat bota eta tipula, azenarioa eta baratxuri aleak txikituta botako ditugu, erregosten utzi ondo egin arte. Egosketaren erdian, tomate birrindua sartu eta erregosten jarraituko dugu. Arkume haragia gehitu eta kozinatzen jarraituko dugu. Momentu honetan, ezkaia eta erromero adarrak botako ditugu. Ondoren, worcestershire saltsa eta ardo beltza gehituko ditugu. Dena murrizten denean oilo salda botako dugu eta ondo egosten utziko dugu nahasketa ondo loditu arte.
Patatak zurituta eta apurtuta egosten jarriko ditugu eltze batean, urarekin . Biguntzen direnean, uretatik atera eta ontzi batean sartuko ditugu gurina, Idiazabal gazta birrindua, esnea, gatza eta arrautz gorringoarekin batera. Nahasketa birrindu egingo dugu.
Patata purea eskukada bat luzatuko dugu plater batean borobil forma emanda eta erdian arkume haragiarekin egindako prestaketa koilarakada bat jarriko dugu. Ondoren, patatarekin bilduko dugu bola forma emanez. Bolak irin, arrautz eta japoniar ogi birrindutik pasako ditugu eta oliotan frijituko ditugu.
Tomate bizi saltsa:
Lehenengo eta behin, tomate saltsa murriztu egingo dugu.
Zartagin batean tipulatxak erregosten jarri ditugu olio piska batekin. Piperminak apurtuko ditugu eta zartaginean jarriko ditugu tomate zatitutarekin eta ardo txuri txorrotada batekin batera. Murrizten utziko dugu eta oilo salda eta perrins tanta batzuk botako dizkiogu. Tomate kontzentratuarekin batera bost bat minutu izando digu egosten. Saltsa birrindu eta iragazi egingo dugu. Arina badago, maizenarekin lodituko dugu.
Sagarra, arrautza-esne eta intxaurrak: (Apple fool)
Lehenengo arrautza era esnea batu egingo ditugu. Ontzi batean esne gaina berotzen jarriko dugu banila adarrarekin batera. Beste ontzi batean arrautza, gorringoak, azukrea eta arto irina botako ditugu. Ondoren esne gaina bero botako dugu eta irakin azkar bat eman ondoren hozten jarriko dugu.
Sagarrak zuritu eta zatiak zartagin batean luzatuko ditugu. Azukrea botako diegu gainetik eta karamelizatzen utzi ko ditugu, gorritu arte.
Ontzi batean intxaurrak apurtuta, irina, azukrea eta gurina nahastuko ditugu eta bi aukera izando ditugu. Zartagin batean gorritu edo, bestela, erretilu batean eskuekin luzatu eta 180ºC tan laberatu 7-8 minutuz.
Aurkezpena:
Haragi bola: Plater batean tomate bizi saltsa jarri eta arkume bolak gainean jarriko ditugu.
Apple foola: Kopa batean sagar gorrritu erdiak jarriko ditugi eta gainean arrautza-esnea. Badago aukera sagarrak txikitu eta arrautza-esnearekin birrintzeko. Itxaur zatiak botako ditugu gainetik, nahi izanez gero.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa