Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Arrautzak arrabiata erara ''txurropatatekin''
Osagaiak
  • Arrautzak arrabiata erara:
  • -4 arrautza
  • -4 tomate
  • -Tomate saltsa, 4 koilarakada
  • -Piper gorri bat
  • -Baratxuri ale bat
  • -Oregano lehor pixka bat
  • -Pipermin bat
  • “Txurropatatak”:
  • -Patata, 400 g
  • -Esne gaina, 100 ml.
  • -Gurina, 50 g
  • -Egosketako ura, 50 ml.
  • -Gatza
  • -2 gorringo
  • -3 urdaiazpiko xerra
  • -Arto irina, 50 g
  • -Idiazabal birrindua, 15 g
  • -Ziape saltsa, 15 g
  • -Frijitzeko olioa
  • Pestoa
  • -Albaka orriak
  • -Pinaziak, eskukada bat
  • -Gazta birrindua
  • -Gatza
  • -Oliba oloia
Prestaketa

Arrautzak arrabiata erara:

Kazola batean olioa bota eta baratxuri alea txikituta dantzan jarri. orduan tomatea zuritu eta haziak kenduta Brunoise eran moztu eta bertan erregosten jarri. Oreganoa, pipermina txikituta eta piper gorria brunoise eran gehitu baita ere. Xamurra geratzen denean, tomate koilarakadak sartu eta 2 minutuz irakiten eduki.  Orduan arrautzak bertara bota eta zuringoa eginda dagoela ikusten dugunean, laberatu segundu batzuez gorringoa gainerretu dadin. Gatza bota.

"Txurropatatak":

Lehenengo patata purea egingo dugu. Horretarako patatak egosi eta ondoren esne gaina krematu egingo duguegosketako ura eta gurina erabiliz. Gatza botako dugu eta birrindu egingo dugu. Purea lehorra geratu behar da.

Pureari beste osagaiak gehituko dizkiogu. Urdaiazpiko xerra txikituta ere sartuko diogu. Ore bat egin eta aho kizkurra duen gozogintzako zorro batean sartu eta erreposatzen utzi hotzean 10 minutu.

Olioa berotuta dagoenean, ore hau oliotara botako dugu txurro batzuk izango balira bezala.

Paperean xukatu.

Pestoa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birrindu egingo ditugu.

Aurkezpena:

Ontzi batean arrautzak aurkeztu eta ondoan, txuropatatak jarriko ditugu. Pestoarekin apaindu egingo dugu

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena