Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zapoa arbendol saltsarekin:
Zapoari solomoak atera eta hezurrak zatitu ondoren, zartagin batean olioarekin gorritu. Bertara tipulin txikitua gehitu eta, sueztitzen den bitartean, beste zartagin batean arbendola, ogia eta perrexila frijitu. Almaizean sartu eta ondo mamitu txorizo- piper mamia ere sartuta. Ondoren mami hau tipula dagoen zartaginera sartu eta txakolina gehitu. Urritu eta arrain salda pixka bat gehitu, dena ondo egosi dadin. Zapo zatiak atera eta saltsa ondo birrindu. Iragazi eta, arin badago, loditu arte irakiten eduki.
Bestalde, zapo zatiak gazitu, arrautzetatik pasa eta frijitu. Ondo xukatu eta saltsan sartu.
Gari zainzuri gainerreak:
Ontzi batean baratxuri ale txikituak, piperrautsa, gatza eta oliba olioa nahastu eta brotxa batekin gari zainzuriak ondo igurtzi. Laberatu 10 minutuz 180ºC tan. Ondoren, koilarakada bat maionesa gainetik luzatu. Gazta birrindua hautseztatu eta berriro laberatu, gainerre arte.
Noodelak perretxikoekin:
Eltze batean noodelak egosten ditugun bitartean, zartagin batean perretxikoak salteatzen jarri. Bestalde, ontzi batean soja saltsa, ostra saltsa eta sesamo-olioa nahastu. Perretxikoak sueztituta daudenean, tipulin txikitua eta noodel egosiak gehitu. Ondo nahastu eta saltsak gehitu. Berriro buelta batzuk eman eta sutatik atera.
Bukaera:
Plater batean noodelak korapilo bat izango balitz bezala jarri, ondoan zapo zatiak saltsa gainetik botata eta gari zainzuriak gainerreta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa