Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Ahate bularra garagardotan beratua, kuskusa barazkiekin salteatuta eta piku errea
Osagaiak
  • Ahatea garagardoarekin:
  • • 2 ahate bular
  • • Soja saltsa, koilarakada bat
  • • Garagardo beltza, txorrotada bat
  • • Eztia, 2 koilarakada
  • • Laranja baten zukua
  • • Ozpina
  • • Baratxuri ale bat
  • • Jengibre zati bat
  • • Kumino pixka bat
  • • Piperbeltza
  • • Curry pixka bat
  • • Oliba olioa
  • • Gatza
  • Piku erreak:
  • • 6 piku
  • • Gazta krematsu zati bat
  • • Eztia, koilarakada bat
  • • Oliba olioa
  • • Gatza
  • Kuskusa barazkiekin salteatuta:
  • • Kuskusa, 150 g
  • • Azenario bat
  • • Brokoli bat
  • • Kuiatxo bat
  • • Arto gozoa, 100 g
  • • Mahaspasak, eskukada bat
  • • Ziazerbak
  • • Gatza
  • • Oliba olioa
  • Tipula eraztun frijituak:
  • • Tipulin bat
  • • Txipiroi tinda
  • • Tenpura irina
  • • Gatza
  • • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Ahatea garagardoarekin:

Ahate bularrari ebaki batzuk egin eta marinatzen sartuko dugu ezti, garagardo, soja saltsa, laranja zuku, ozpin, baratxuri ale, jengibre txikitu eta espezia usaintsuekin. Ordu erdi utzi eta ahatea bertatik aterako dugu. Pixka bat lehortu eta koipea duen aldetik zartagin batean pixkanaka-pixkanaka gorritzen jarri. Buelta eman ondoren, 2 minutuz sutan utzi. Ateratzean, egoten utzi.  

Marinadako osagaiak ontzi batean urritzen jarriko ditugu, saltsa bertatik ateratzeko.

Piku erreak:

Pikuei bi ebaki egin gurutzean eta olio eta gatza gainetik jarri. Erdian bakoitzari gazta zati bat sartu eta laberatu 180ª C-tan 10 minutu. Labetik atera eta eztia gainetik bota.

Kuskusa barazkiekin salteatuta:

Ura gatz eta olio pixka batekin irakiten jarri eta kuskusa egosi. Barazkiak zuritu, zati txikitan ebaki eta zartaginean olioarekin salteatu. Bertara kuskus egosia sartu eta dena batera salteatu. Gatza jarri.

Tipula eraztun frijituak:

Tenpura irinarekin, ur hotzarekin eta txipiroi tintarekin frijitzeko tenpura bat egin. Tipula eraztunetan ebaki. Tenpura beltzetik pasa eta olio berotan frijitu. Xukatu eta gatza jarri.

Bukaera:

Plater batean barazki kuskusa zabaldu eta gainean ahate bularra xerratuta jarri, saltsa bota eta ondoan tipula eraztunak eta pikuak jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena