Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Legatza erromako erara
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • LEGATZA
  • Oliba olioa, 30 g
  • Legatza
  • Ozpina
  • Baratxuri bat
  • Gatz fina
  • SALTSA BERDEA
  • Oliba olioa, 4 koilarakada
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila
  • Arrain salda, katilukada bat
  • Ardo zuria, katilukada bat
  • Gatz fina
  • PIPER BERDEAK
  • Ekilore olioa, 200 g
  • Gatz lodia
  • TOMATE ENTSALADA
  • Tomate bat
  • Ahuakate bat
  • Baratxuri bat
  • Azenario bat
  • LIMOIA
  • Limoi bat
Prestaketa

LEGATZA

Oliba olioa zartaginean berotzen jarri, eta berotzen doan heinean, baratxuria botako dugu zartaginera. Berakatzak kolore pixka bat hartzen duenean, zartaginetik atera, eta legatza botako dugu; lehenengo, azala duen aldea egin. Apur bat egin ondoren, buelta eman legatzari, eta, gero, ozpinarekin, gatzarekin eta olioarekin egindako nahasketa botako diogu gainetik. Legatza eginda dagoenean, sutatik aterako dugu.

 

SALTSA BERDEA

Hasteko, baratxuria eta perrexila txikitu, perrexila oso zati txikitan egin gabe. Zartaginean, oliba olioa berotu, eta baratxuria frijitu; kolore pixka bat hartzen duenean, irina gehitu. Katilukada bat ardo zuri gehitu, katilukada bat arrain salda eta perrexilarekin batera. Dena nahastu, eta 7-10 minutuz utziko ditugu saltsa egin arte.

 

TOMATE ENTSALADA

Tomatea zuritu eta xerratan moztuko dugu. Azenarioa egosten jarri 5-7 minutuz, eta, ondoren, zartaginean frijitu.  Ahuakatea laukitxotan ebaki, eta berakatza, tira finetan. Muntaia egiteko, tomatea beheko partean jarriko dugu, eta gainean, azenarioa. Izkina batean, ahuakatea ipini, eta baratxuria gainetik bota.

LIMOIA

Limoia izar forman ebaki, eta plateraren izkina batean jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena