Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri masail kozinatuak:
Txerri masailak gazitu, eta eltze batean, olioarekin gorritu. Bertatik atera, eta tipula eta baratxuria aletuta eta txikituta gehitu. Ondo erregosita dagoenean, masailak sartu, ardo beltza bota, eta murrizten utzi ostean, salda gehitu, estali, eta kozinatzen utzi ordu eta erdiz. Ondoren, masailak atera, eta saltsa puregailutik pasa; berriro sutan ipini puntuan jartzeko. Prest dagoenean, masailak saltsan sartu, eta kafe disolbagarri eta kakao hautsean pixka bat sartu, zaporea emateko.
Gerezi konfitura gazi-gozoa:
Zartagin batean, tipula juliana eran gorritzen jarri olioarekin. Eginda dagoenean, jengibre birrindu pixka bat, azukre beltza, piper beltza eta jerez ozpin txorrotadatxo bat ere sartu. Gereziak hezurrik gabe eta erditik moztuta gehitu. Irakin bat eman ondoren, sutatik atera.
Mascarponea, intxaurrak eta ziazerbak:
Gurin zatitxoa zartagin batera bota. Intxaurrak eta mahaspasak txikitu, eta zartaginera gehitu. Ondoren, ziazerbak sueztitu. Sutatik atera, eta mascarpone gaztarekin nahastu, eta gazitu.
BUKAERA:
Plater batean, 3 txerri masail jarri, eta gainetik, bere saltsa bota. Alboan, mascarpone gazta eta koilarakada bat ziazerba jarri, eta ondoan, gerezi konfitura.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa