Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Legatza frijitua:
Legatzari azala kendu. Makilatxotan moztu, eta gazitu. Arrautzatatik pasatu, eta oliotan frijitu.
Pikillo piperrak oliotan gorritu, baratxuri ale batekin, eta ur pixka bat bota kozinatu daitezen.
Pistatxo pestoa:
Osagai guztiak elkartu, eta txikitu.
Tonnato saltsa:
Ontzi batean, arrautza, ziapea, olioa eta gatza birrindu maionesa egiteko.
Antxoa, atuna eta tipulin adarra zati txikitan moztu. Guztia maionesari gehitu, eta nahastu.
Tipula gorriak juliana eran moztu, eta zartagin batean erregosi olio eta gatzarekin.
Irin eta oliba olio taloa:
Ontzi batean, osagai guztiak oretu eskuekin. Bola bat eginda utzi, eta 30 minutuz, pausatzen utzi. Ondoren, ore zatia hartu, irinaren laguntzaz, eskuekin luzatu eta borobildu, eta zartaginean gorritu bi aldeetatik.
BUKAERA:
Taloa luzatu, eta gainean, pikillo piper ohea egin; gainean, legatz frijitua, tipula morea eta errukula. Pistatxo pestoa eta tonnato saltsa bi ontzitan jarri, eta taloaren alboan ipini.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa