Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pularda eta ilar frikasea:
Zartagin batean, olio pixka bat bota, eta pularda, xerratan moztuta, gazitu, irinetatik pasa, eta bertan gorritu. Atera, eta tipulin txikitua sartu, ondo erregosi, eta ardo zuria bota; murriztu, eta tomate birrindua sartu. Ondo murriztu, loditu dadin, eta pularda zati gorrituak eta salda sartu, eta guztiz egiten utzi. Orduan, perretxikoak eta ilarrak gehitu, eta 5 minutuz egiten utzi. Almaizean, arbendola, baratxuria eta perrexil frijitua txikitu, eta bertara gehitu. Ondo nahastu, eta bero mantendu.
Sagar, apio, Idiazabal eta intxaur entsalada:
Ontzi batera, osagaiak garbituta eta zatituta sartuko ditugu. Limoi zuku, maionesa, ziape saltsa, oliba olio eta gatzarekin nahastu, eta ozpin-olioa egingo dugu dena gozatzeko.
Barrengorri lehorrak:
Barrengorriak mandolinarekin fin-fin moztu, eta zartagin batean, epelduta lehortuz joango gara.
BUKAERA:
Plater batean, pularda frikasea jarriko dugu, eta gainetik, barrengorri lehorrak jarri. Ondoan, entsalada jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa