Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazkiak:
Cherry tomateak zuritu.
Alberjinia xerra erditan moztu.
Tipulina juliana eran moztu.
Piperrak makilatxotan moztu, eta zartaginean salteatu.
Patatak eta batata zuritu, eta biak makilatxotan moztu. Oliotan frijitu.
Perretxikoak luzetara moztu.
Plantxa batean, alberjinia, tipulina, perretxikoak, gari zainzuriak eta bimiak gorritu.
Kurruskariak:
Txistorra eta odolkia zatitu.
Plantxa batean, hirugiharra, urdaiazpikoa, odolkia eta txistorra gorritu.
Ogia makilatxotan moztu, eta txigortu
Tomate frijitu saltsa belar usaintsuekin:
Tipulinak erregosi ondoren, tomatea zatituta, koilarakada bat azukre eta gatz pixka bat gehitu, eta kozinatzen utzi 20 minutuz. Belarrak azken momentuan gehitu.
BUKAERA:
Paella-ontzi batean, olioa bota, eta berotzen denean, ostruka arrautza botako dugu zuringoa ondo egin dadin. Egiten denean, gorringoa bertan epeldu, eta zuringo gainean beste osagaiak jarriz joango gara, bata bestearen ondoan. Tomate frijitu saltsa inguruan jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa