Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazki hanburgesa
Kuiatxoa birringailutik pasatu, eta sukaldeko trapu batekin bildu ura xukatzeko. Azenarioa ere birringailutik pasatu. Zartagin batean, perretxikoak txikituta erregosten jarri olio pixka batekin, eta gorritzen direnean, kuiatxoa eta azenarioak gehitu. Erregosten jarraitu. Ondoren, ontzi batean jarri, eta bertara, baratxuri hautsa, txitxirio irina, kuminoa, wasabia eta gatza bota, eta ondo nahastu. Eskuekin, hanburgesak egin, eta zartagin batean gorritu.
Ziazerba eta gazta saltsa
Tipulatxak zuritu, txikitu eta erregosi zartagin batean. Bertara ziazerbak eta sagardoa bota, eta murriztu. Gazta zatiak eta esne-gaina gehitu, birrindu, eta erreserbatu.
Tipula frijitua
Tipula zuritu, eta ebaki batzuk egin makilatxotan izango balitz bezala, baina zatiak askatu gabe. Esnetatik eta irinetatik pasatu, eta frijitu. Ondoren, xukatu, eta gatza jarri.
Arrautza erdi egosia
Zartagin bat olio pixka batekin berotzen jarri, eta gorringoari zuringoa kenduko diogu. Azken hori zartaginera bota, eta eginda dagoenean, zartagin erdian gorringoa jarri, eta zuringoarekin bildu saski bat izango balitz bezala.
Bukaera
Plater batean, saltsa koilarakada bat bota. Erdian, hanburgesa jarri, eta gainean, arrautza erdi egosia. Ondoan, tipula frijitua ipini.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa