Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bakailaoa odolkiarekin:
Eltze batean, pipermina, baratxuri burua erditik moztuta eta olioa jarri, eta berotzen utzi olioak baratxuri zaporea hartu dezan.
Patata zuritu, zatitu, eta eltze batean egosten jarri. Bakailao zatia moztu, eta pataten eltzera sartu, egin dadin. Ontzi batean, bakailaoa, patata, esnea eta gatza sartu. Birrintzen hasiko gara, eta olioa gehituko dugu emultsioa egin arte.
Zartagin batera, tipula odolkia azalik gabe sartu, eta gorritzen jarri. Pixka bat lehortzen denean, sutatik atera.
Plastikozko biribilkia mahaian ireki, eta odolkia luzatu egingo dugu; gainean, bakailao emultsioa jarri, eta zilindro bat egin. Hotzean gorde. Gogortzen denean, xerratan moztu.
Zuri eta beltza:
Tripotxari azala kendu, xerratan moztu, eta irinetatik pasa ondoren, oliotan frijitu.
Zartagin batean, olioarekin, tipula txikitua erregosten jarri. Gorritu ondoren, odol gatzatua gehitu erregosten jarraitzeko. Tomate frijitua eta pikillo piperrak xaflatan moztuta sartu, eta kozinatzen utzi minutu batzuez. Orduan, tripotxa sartu, eta irakinaldi bat eman dena berotu dadin.
Ogi eta baratxuri torradak:
Ogi xerrak zartaginean gorritu. Ontzi batean, lehen frijitutako baratxuri aleak sartu, eta bertara, perrexila, gatza eta gurin zatia gehitu, eta ondo birrindu edo nahastu. Ogi xerren gainean luzatu.
BUKAERA:
Plater batean, ogi torradak jarri, eta gainean, odol-gatzatua piperradarekin luzatu. Gainean, tripotxa jarri, eta baita odolki eta brandada biribilkia ere.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa