Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Izokin ketuz betetako kuiatxo tutua ahuakate eta luzoker kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Kuiatxo tutua:
  • Kuiatxo bat
  • Izokin ketu zati bat
  • Gazta krema, 2 koilarakada
  • Esnea, txorrotada bat
  • Aneta sorta bat
  • Lima zukua
  • Izokin arrautzak
  • Kaparrak, koilarakada bat
  • Oliba berdeak, koilarakada bat
  • 2 tipulatx
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ahuakate eta luzoker krema:
  • Luzoker bat
  • Ahuakate bat
  • Martorri sorta bat
  • Oliba olioa
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Lima erdia
  • Izotzak
  • Gatza
  • Kimuak
  • Tipula eta errefautxo pickels-ak:
  • Tipula gorri bat
  • Errefautxoak
  • Ozpina, 100 g
  • Ura, 200 g
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Gatza, koilarakadatxo erdi bat
  • Piper beltza
Prestaketa

Kuiatxo tutua:

Kuiatxoari zuritzailearekin xerra luzeak egin, eta elkarren ondoan jarri. Zartaginean gorritu.

Ontzi batean, izokina dadotan (zati batzuk gorde platera apaintzeko), oliba berdeak xerratuta. Kaparrak eta tipulatxa txikituta sartu eta nahastu.

Beste ontzi batean, gazta krema txorrotada bat esnerekin arinduta, limaren birrindura, zukua, aneta orriak txikituta eta gatza sartu, eta krema arin bat egin. Krema hori kuiatxo xerren gainean luzatu, eta beste ontziaren barrukoa jarri. Gainetik, izokin arrautzak luzatu. Kuiatxo biribilkia itxi, eta erditik moztu.

Ahuakate eta luzoker krema:

Luzokerra zuritu, haziak kendu, eta gazitu ura galdu dezan. 10 minuturen ondoren, uretatik pasa gatza kentzeko,  eta ontzi batean sartu. Bertara ahuakatea (zati batzuk gorde platera apaintzeko), martorria, txorrotada bat oliba olio, lima erdiren zukua, koilarakada bat maionesa eta gatza sartu, eta birrindu. Krema arin batek geratu behar du. Izotz batzuk sartu krema hozteko eta arintzeko.

Tipula eta errefautxo pickels-ak:

Ura epeldu gatzarekin eta azukrearekin; ozpina eta piper beltza gehitu, eta hotzean gorde. Tipula juliana eran eta errefautxoak xerra finetan moztu, bertara sartu, eta hotzean gorde.

BUKAERA:

Plater batean, kuiatxo tutua jarri. Gainean, tipula eta errefautxo pickels-ak, izokin eta ahuakate zatiak eta kimuak. Amaitzeko, ahuakate eta luzoker krema bota ingurutik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena