Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Amuarrain hanburgesa perretxiko, tipulin eta urdaiazpiko salteatuekin rouille saltsaz lagunduta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Amuarrain hanburgesa:
  • 2 amuarrain
  • Tipula gorri bat
  • 2 baratxuri ale
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Moldeko ogi xerrak, 2
  • Esnea
  • Perrexil txikitua
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Perretxiko, tipulin eta urdaiazpiko salteatuak:
  • 6 barrengorri
  • 4 shiitake
  • Tipulina
  • 4 urdaiazpiko xerra
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Rouille saltsa:
  • 2 arrautza gorringo egosia
  • 6 antxoa xerra
  • 2 baratxuri ale
  • Tomate mamia, koilarakada bat
  • 2 gorringo
  • Ziape saltsa, koilarakada bat
  • Azafrai pixka bat
  • Gatza
  • Limoi baten zukua
  • Oliba olioa, 200 g
Prestaketa

Amuarrain hanburgesa:

Amuarraina xerratu, azala eta hezurrak kendu, eta zatitxo txikitan moztu. Ontzi batean, esnea moldeko ogiarekin jarri, eta bustitzen denean, xukatu. Tipula gorria eta baratxuriak txikitu, eta zartaginean, olioarekin erregosi.

Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta ondo nahastu. Hanburgesak egin, eta zartagin batean gorritu.

Perretxiko, tipulin eta urdaiazpiko salteatuak: 

Perretxikoak zatitu. Tipulinaren zati zuriaren laurdena txikitu, eta baita berdea ere; urdaiazpikoa ere txikitu. Zartagin batean, perretxikoak bota; ondoren, tipulina, eta azkenik, urdaiazpikoa. Dena su bizian egin olioarekin. Gazitu.

Rouille saltsa:

Osagai guztiak ontziratu olioa izan ezik. Birringailuarekin txikituz joan, eta olioa pixkanaka bota saltsa bat egin arte.

BUKAERA:

Plater batean, barazki salteatuak jarri, eta gainean, amuarrain hanburgesa jarri. Ingurutik saltsa bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena