Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilasko bularra kuskusarekin:
Eltze batean, salda irakiten jarri, eta kuskusa bota, estali, eta 5 minutuz egosten utzi. Sardexka batekin askatu.
Zartagin batean, tipulina, baratxuria eta piperminak txikiturik erregosten jarri. Ondoren, kuskusarekin nahastu, eta bertara, pinaziak, perrexila, datil txikituak, gatza eta arrautza bota, eta ondo nahastu.
Oilasko bularra liburu bat balitz bezala ireki, eta bertan, barrukoa sartu. Hirugiharrarekin bildu, eta sarea sartu. Zartagin bero batean, gorritu, eta estali egiten bukatu arte. Zartaginetik atera, eta sarea kendu.
Fruitu lehor, oliba eta fruitu entsalada:
Fruitu lehorrak txigortu. Fruitu pasak zatitu. Fruituak garbitu, eta forma desberdinetan moztu. Olibak xerratu. Barazkiak zuritu eta zatitu, eta koloreekin jolastuaz ontzi batean jarriko ditugu. Gozatu.
Tomate saltsa bizia:
Zartagin batean, tipula eta baratxuria txikituta erregosten jarri olioarekin. 10 minuturen ondoren, piperrautsa eta pipermina gehitu, eta tomate txikitua, salda, ozpina eta gatza ere bai. Egosten utzi 20 minutuz. Birrindu eta iragazi, eta arin geratu bada, loditu sutan jarriaz.
BUKAERA:
Plater batean, tomate saltsa biziarekin, ohe bat egin, eta gainean oilasko bularra jarri. Entsalada beste ontzi batean jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa