Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Odolki, bakailao eta pikillo piper tartaleta:
Odolkia mamitu, eta zartaginera bota olio pixka batekin eta baratxuri ale txikituarekin. Pikilloa xaflatan gehitu, sueztitu, eta bakailaoa ere zatitan sartu. Ondo gorritu su bizian, eta erreserbatu.
Filo oreari gurina igurtzi. Moldeetan sartu saski forma emanez, eta laberatu 5 minutuz 180 ºC-an. Denbora igarotakoan, barrukoa sartu, eta zartagin batean egingo ditugun galeper arrautza frijituak sartu.
Pinaziak ziazerba eta sagarrarekin:
Zartagin batean, gurina urtzen jarri, eta sagarra karratutxotan moztuta sartu. Gorritu, eta pinaziak gehitu; gorritu, eta, ziazerba sartu ondoren, sutatik atera, eta ondo nahastuta utzi.
Pikillo aliolia:
Osagai guztiak ontziratu, eta emultsionatu.
BUKAERA:
Plater baten erdian, pinaziak, ziazerba eta sagarra jarri. Gainean, tartaleta bi galeper arrautza frijiturekin. Inguruan, pikillo aliolia bota. Perrexil txikituarekin amaitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa