Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txistorra eta saltxitxak patatekin piperradaz eta tomate erre saltsaz lagunduta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txistorra eta saltxitxak patatekin:
  • 3 patata
  • 3 baratxuri ale
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Txistorra bat
  • 3 saltxitxa
  • Oliba olioa
  • 2 erramu orri
  • Gatza
  • Perrexila
  • Piperrada:
  • 2 tipulin
  • 2 piper berde
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Tomate erre saltsa:
  • 4 udare tomate heldu
  • Baratxuri ale bat
  • Tipulin bat
  • 2 antxoa
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ogi eta baratxuri frijituak:
  • Baratxuri ale bat
  • Ogi zati bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Txistorra eta saltxitxak patatekin:

Patatak zuritu, apurtu, eta, eltze batean, ur, gatz eta erramu orriarekin egosten jarri.

Bestalde, zartagin batean, txistorra eta saltxitxak zatituta olio pixka batekin erregosten jarri. Gorritzen direnean, baratxuri aleak xerratuta sueztitu, eta patata egosiak xukatuta eta piperrautsa gehitu. Ondo nahastu patatak ere gorritu daitezen. Perrexila txikituta gehitu.

Piperrada:

Barazkiak juliana finean moztu, eta zartaginean, olioarekin, erregosten jarri. Bukaeran, gatza bota.

Tomate erre saltsa:

Labea 220 ºC-an berotuko dugu. Eta labe erretilu batean, tomateak 4 zatitan moztuta jarriko ditugu. Txorrotada bat oliba olio bota; gatza, baratxuri alea eta tipulina zatitu, eta gehitu, eta laberatu egingo ditugu 25 bat minutuz. Labetik atera, antxoa gehitu, birrindu, iragazi, eta epelean mantendu.

Ogi eta baratxuri frijituak:

Ogia karratutxotan moztu, eta baratxuria, xerratan. Oliotan frijitu, xukatu, eta gatz pixka bat jarri.

BUKAERA:

Plater batean, txistorra eta saltxitxak patatekin jarri. Inguruan, saltsa bota, eta piperrada jarri. Gainetik, baratxuri eta ogi frijituak jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena