Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Patata eta kuiatxo pastela entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Patata eta kuiatxo pastela:
  • 2 patata
  • Tipulin bat
  • 2 azenario
  • 2 kuiatxo
  • Hirugiharra, 80 g
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Oregano lehorra
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat
  • Urdaiazpikoa, 100 g
  • 10 gazta xerra
  • 2 arrautza
  • Esne-gaina, 200 g
  • Moldeko ogi xerra bat
  • Gazta birrindua, 100 g
  • Perretxiko batzuk
  • Gernikako piperrak
  • Entsalada:
  • Tomate bat
  • Uraza bat
  • Tipulin bat
  • Gatza
  • Ozpina
  • Oliba olioa
Prestaketa

Patata eta kuiatxo pastela:

Azenarioa   eta  kuiatxo   bat   karratutxotan   moztu, tipulina brunoise eran moztu, eta, zartagin batean, erregosten jarriko ditugu olioarekin. Gorritutakoan, hirugiharra zatitxotan moztuta gehitu, eta erregosten jarraitu.

Ontzi batean, arrautzak, esne-gaina, gatza, piperbeltza eta bi moldeko ogiak zatituta sartu, eta birringailuarekin txikitu.

Beste kuiatxoa xerra borobiletan moztu mandolinaren laguntzaz. Patata ondo garbitu, eta zuritu gabe, xerratan moztu mandolinaren laguntzaz. Moldean, erregositako barazki oinarri bat jarri. Ondoren, gazta xerra, urdaiazpiko  xerra,  kuiatxo   xerrak,  patata xerrak,   ontziko   zukua   eta, azkenik, gazta birrindua jarriko ditugu. Laberatu egingo dugu 30 minutuz 180 ºC-an, eta 5 minutuz, grillean.

Entsalada:

Entsaladarako osagaiak garbitu ondoren, tomateak xerratu, eta plater batean luzatu. Gainean, uraza zatituta jarri, eta, ondoren, tipulina juliana eran. Gatza, Gernikako piper zati txikiak, perrexila, ozpina eta olioa gehitu eta gozatu.

Perretxikoak salteatu, Gernikako piperrak frijitu, eta elkartu.

BUKAERA:

Plater   batean,  perretxiko   salteatuak   jarri:   gainean,   bi pastel zati, eta inguruan, Gernikako piperrak. Entsalada beste plater batean prestatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena