Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Arrautza apurtuak pastarekin eta perretxiko eta foie-gras saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Makarroiak perretxiko eta foie-gras saltsarekin:
  • Makarroiak, 100 g
  • Perretxiko sorta
  • 4 hirugihar xerra
  • Esnea, 300 g
  • Gurina, 25 g
  • Irina, 25 g
  • 3 foie eskalopin
  • Gazta birrindua, eskukada bat
  • Tipulin bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • 2 arrautza
  • Gerezi tomateak oliotan:
  • 10 gerezi tomate
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Erromero orri batzuk
  • Gazta kurruskaria:
  • Gazta birrindua, eskukada bat
  • Labeko papera
  • Errukula, intxaur eta tomate lehor txikitua:
  • Errukula, eskukada bat
  • Intxaurrak, eskukada bat
  • Tomate lehorra, koilarakada bat
  • Oliba olioa
Prestaketa

Makarroiak perretxiko eta foie-gras saltsarekin:

Kazola batean, makarroiak egosi.

Zartagin batean, tipulina zati txikitan gorritu. Bertara, perretxikoak gehitu, eta salteatu. Hirugiharra zati txikitan gehitu.

Kazola batean, gurina urtu, eta bertara foie eskalopinak gehitu; ondoren, irina gehitu, eta kozinatu. Esnea gehitu, eta utzi kozinatzen loditu arte. Bertara, foie-gras-a gehitu, eta dena ondo nahastu.

Labeko erretilu batean, eraztun bat jarri. Eraztunaren barruan, makarroiak tente jarri, foie-gras bexamela gainetik bota, eta gazta birrindua gehitu. Labean gainerre. Zartagin batean, arrautza frijitu olio berotan.

Cherry tomateak oliotan:

Kazola batean, cherry tomateak galdarraztatu, eta xukatu. Azala kendu. Zartagin batean, olioa berotu, eta bertara, cherry tomate zurituak gehitu erromero orri batzuekin. Utzi kozinatzen.

Gazta kurruskaria:

Gazta birrindua zartagin batean luzatu eta lehortzen utzi kurruskari geratu arte.

Errukula, intxaur eta tomate lehor txikitua:

Hiru osagaiak labanarekin txikitu, txorrotada bat olio gehitu, eta almaizean txikitu.

BUKAERA:

Plater batean, pasta duen eraztuna jarri; inguruan, perretxiko salteatuak eta gerezi tomate konfitatuak jarri, eta eraztuna kendu. Inguruan, errukula, intxaur eta tomate lehor txikitua jarri. Arrautza frijitua pastaren gainean jarri, eta gazta kurruskariarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena