Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilaskoa otarrainxkekin:
Oilasko izterrak gatzatu, eta eltze batean, olioarekin gorritu. Bertan, otarrainxkak ere gorritu. Ondoren, tipulina eta baratxuria, txikituta, erregosten jarri. Tomate birrindua eta koilarakada bat tomate murriztu gehitu, eta sueztitu. Bertara, izterrak eta salda sartu, eta egosten utzi izterrak egin arte. Orduan, otarrainxkak sartu guztiz egin daitezen.
Almaiz batean, ogia, perrexila, pinaziak eta arbendola frijituta sartu. Txikitu, eta ondoren, eltzean sartu, nahastu, ete pausatzen utzi.
Apio purea:
Saldan, apio eta patata egosi zatitan. Ur pixka bat kendu esne-gainarekin elkartu, eta birrindu. Irabiatu. Dadoak, zartaginean, olioarekin salteatu, eta purearekin elkartu.
Perretxikoak baratxuri freskoarekin salteatuta:
Zartagin batean, olioa berotu. Bertara, baratxuri freskoa zati txikitan moztuta gehitu, eta perretxikoak zatituta.
BUKAERA:
Plater batean, izterrak eta otarrainxkak jarri, eta gainetik saltsa bota. Ondoan, purea kokatu, eta alboan, perretxiko eta baratxuri fresko salteatua.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa