Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Foie-grasez beteriko haragi bolak mertxika konpota gatzatuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Haragi bolak:
  • Txekor txikitua, 200 g
  • Txerri txikitua, 100 g
  • Tipulin bat
  • 2 arrautza
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • Moldeko ogia, 2 xerra
  • Esnea
  • Ogi birrindua
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Irina
  • Foie-gras betegarria:
  • Foie-gras zati bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • 4 intxaur
  • Mahaspasak, eskukada bat
  • Perretxiko saltsa:
  • 2 baratxuri ale
  • Perretxiko sorta bat
  • Tipulin bat
  • Oliba olioa
  • Urdaiazpiko salda
  • Gatza
  • Mertxika konpota gatzatua:
  • 3 mertxika hori
  • Tipulin bat
  • Gurina, 40 g
  • Erramu orri bat
  • Gatza
Prestaketa

Haragi bolak:

Tipulina eta baratxuri alea txikitu, eta zartagin batean, olioarekin erregosten jarri. Bestalde, ontzi batean, haragi txikituak sartu, eta bertara, perrexil txikitua, arrautzak, ogi xerrak esnetan bustita, erregositako barazkiak eta eskukada bat ogi birrindu bota. Eskuekin landu, eta orea egin.

Eskukada bat hartu, luzatu, eta, erdian, foie-gras bola bat sartu; bola bat egin, irinetatik pasa, eta olio berotan frijitu.

Foie-gras betegarria:

Osagaiak sukaldeko ohol batean jarri, labanarekin zatitu, eta orea egin. Eskuekin bolak egin, eta hozkailuan erreserbatu.

Perretxiko saltsa:

Eltze batean, olioa bota, eta tipulina baratxuriarekin txikituta erregosten jarri. Ondoren, perretxikoak bota, eta ondo eginda daudenean, txorrotada bat ardo zuri bota, murriztu, eta urdaiazpiko salda gehitu. 10 minutuz irakiten eduki, eta denbora amaitutakoan, birrindu.

Bertara, haragi bolak sartuko ditugu, egiten bukatzeko.

Mertxika konpota gatzatua:

Tipulina eta baratxuria, txikituta, erregosten jarri gurinarekin. Erramu orria gehitu, eta eginda dagoenean, mertxika zurituta eta zatitan moztuta gehitu, ondo nahastu, eta sutatik atera. Gatza jarri.

 

BUKAERA:

Plater batean, 3 haragi bola jarri, eta saltsarekin estali. Ondoan, koilarakada bat mertxika konpota kokatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena