Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Untxi hanka frijitua patatekin eta alioli saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Untxi hanka frijituak:
  • 2 untxi hanka
  • Salda edo ura
  • Patata bat
  • Irina, 50 g
  • Gazta birrindua, 75 g
  • Gatza
  • Piperrautsa
  • Irina
  • Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata zapalduak:
  • 6 patata txiki
  • Baratxuri hautsa, koilarakada bat
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Erromero aliolia:
  • 2 baratxuri ale
  • Erromero orri batzuk
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Untxi hanka frijituak:

Kazola batean, untxi hankak gorritu. Gorritutakoan, salda bota, eta egosten jarri. Beste kazola batean, patata osorik egosi.

Ontzi batean, untxiaren haragi egosia, patata egosia, irina, gazta birrindua, gatza eta piperrautsa  nahastu. Egindako ore horrekin, untxi hankaren hezurra bildu txupatxus bat izango balitz bezala. Irin, arrautza eta ogi birrindutik pasatu, eta, zartagin batean, olioarekin frijitu.

 

Patata zapalduak:

Patata txikiak erditik moztu, eta labean erre 195 ºC-an, gatz eta olioarekin. Eginda daudenean, sardexkarekin zanpatu. Baratxuri hautsa, erromeroa eta piperrautsa bota, eta berriz ere labean sartu.

 

Erromero aliolia:

Ontzi batean, osagai guztiak sartu eta birrindu emultsio bat egin arte.

 

BUKAERA:

Plater batean erromero aliolia jarri, untxi hanka frijituakgainean eta patata zapalduak alboan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena