Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Olagarro eta txerri hanka gisatua babarrun berdeekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Olagarro eta txerri-hanka gisatua:
  • 2 olagarro hanka
  • 3 txerri hanka egosi
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • Piper gorri bat
  • Tomate frijitua, 3 koilarakada
  • Babarrun berdeak:
  • Babarrun berdeak, 250 g
  • Porru erdi bat
  • Tipulin bat
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Pipar, tomate lehor eta perrexil ozpin-olioa:
  • 6 pipar
  • 4 tomate lehor
  • Perrexil sorta
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ibarrako piparrak frijituta
Prestaketa

Olagarro eta txerri hanka gisatuak:

Zartagin batean, barazkiak txikituta erregosten jarri olioarekin. Ondoren, tomate frijitua gehitu, eta erregosten jarraitu ondo karamelizatu arte. Bertara, txerri hankak txikituta bota. 10 minutuz kozinatzen utzi, eta olagarro karratutxoak sartu. Ondo kozinatu.

 

Babarrun berdeak:

Babarrunak lapiko batean jarri, eta urez estali. Bertara, porrua eta tipulina txikituta sartu, gatz pixka bat bota, eta egosten jarri. Eginda daudenean, baratxuriarekin, olio erre bat egin, eta babarrunei bota.

 

Pipar, tomate lehor eta perrexil ozpin-olioa:

Piparrak eta tomate lehorrak zati txikitan moztu. Ontzi batera sartu, eta bertara, oliba olioa, gatza eta perrexil txikitua gehitu.

 

BUKAERA:

Plater batean, eraztun bat jarri, eta bertan, olagarro eta txerri hanka gisatua sartu. Inguruan, bi koilarakada on  babarrun berdeak, eta honen gainetik, pipar, tomate lehor eta perrexil ozpin-olioa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena