Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tofu eta soja hanburgesa:
Soja testurizatua hidratatzen jarri ontzi batean.
Zartagin batean, tipulina zati txikitan gorritu; ondoren, azenarioa gehitu, txikituta.
Ontzi batean, soja testurizatua, tofu txikitua, barazki gorrituak, mahaspasak, tamari piska bat eta txitxirio irina nahastu. Behar izanez gero, txitxirio irin gehiago gehitu. Masarekin, hanburgesa batzuk egin. Zartagin batean, olioarekin, hanburgesak gorritu
Ilar hummusa:
Osagai guztiak elkartu ontzi batean, eta birrindu.
Barazkiak:
Erremolatxak laminatan moztu.
Tipulak julianan moztu, eta, zartagin batean, olioarekin karamelizatu.
Juka "chips"etan moztu, eta olio berotan frijitu.
Tomatea xerratan moztu.
Kuiatxoa xerratan moztu, txitxirio irinetatik pasa eta frijitu.
Pikillo piperrak zartagin batean kozinatu.
BUKAERA:
Hanburgesaren ogiaren oinarrian, uraza orri bat jarri; gainean, tomatea, kuiatxoa, pikillo piperrak, tipula karamelizatua eta, azkenik, tofu eta soja hanburgesa. Ontzi batean, ilar hummusa jarri, eta, gainean, juka "chips" batzuk.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa