Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Izokina astigar-ziroparekin glasatuta eta barazki bolak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Izokina astigar-ziroparekin:
  • Izokin solomoa, 200 g
  • Soja saltsa, 50 g
  • Astigar-ziropa, 50 g
  • 3 baratxuri ale
  • Jengibre birrindua, 2 koilarakada
  • Laranja azal birrindua, koilarakada bat
  • Barazki bolak:
  • “Vermicelli” fideoak, 15 g
  • Azenarioa, 80 g
  • Tipulin bat
  • Martorri freskoa, 15 g
  • Irina, 100 g
  • Legamia hautsa, 8 g
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
  • Ura
  • Astigar-ziropa emultsioa:
  • Lehen egindako astigar-ziropa saltsa
  • Arrautza bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azalore purea:
  • Azalore laurdena
  • Esne-gaina, 100-150 g
  • Gurina, 50g
  • Gatza
Prestaketa

Izokina astigar-ziroparekin:

Ontzi batean, soja saltsa, astigar-ziropa, jengibre birrindua, baratxuri ale zanpatuta eta laranja azal birrindura sartu, eta ondo nahastu. Bertara, izokin solomoa sartu, eta bertan utzi 30 minutuz edo ordu betez beratzen.

Beratu ondoren, zartagin beroan gorritu, eta soberan dagoen zukua bertara bota murriztu dadin eta saltsa gisa erabiltzeko.

Barazki bolak:

"Vermicelli" fideoak egosi, hoztu eta xukatu ondoren, zatitan moztu, eta ontzi batean sartu. Azenarioa zuritu, eta  birringailuarekin birrindu. Tipulina juliana eran moztu, eta ontzian sartu azenarioarekin batera. Jengibre zatitxoa ere birrindu, eta martorriarekin batera bertan sartu. Irina eta legamia gehitu, eta ur hotza pixkanaka botatzen goazen neurrian, nahastuz joan ore bat lortu arte. Olioa berotzen jarri, eta barazki ore bolak, koilaren laguntzarekin, botatzen joan frijitu daitezen. Paperean xukatu, eta gatza jarri.

Astigar-ziropa emultsioa:

Dena birrindu emultsio bat lortu arte.

Azalore purea:

Azalorea egosi, xukatu, eta, ontzi batean, beste osagaiekin birrindu.

BUKAERA:

Plater batean, izokin zatia jarri saltsaz bustita. Albo batean, barazki bolak, koilarakada bat azalore, eta azkenik, astigar-ziropa emultsioarekin amaitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena