Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
PRESTAKETA:
Ziazerba eta gaztanbera orea:
Ziazerbak galdarraztatu, eta hoztean, txikitu. Ontzi batean, ziazerba, gaztanbera eta parmesanoa nahastu. Betegarria mahuka batean sartu.
Kaneloi tutuak betegarriarekin bete.
Bexamela:
Kazola batean, gurina urtu, irina gehitu, eta kozinatu. Esnea gehitu, eta baita gatza ere; utzi irakin arte.
Pomarola saltsa:
Zartagin batean, tipula morea zati txikitan gorritu. Apio adar zatia gehitu azenarioarekin batera, zati txikitan. Tomatea birrinduta gehitu. Utzi dena kozinatzen. Pipermina, koilarakada bat azukre eta albaka gehitu. Birrindu.
BUKAERA:
Labeko erretilu batean, kaneloi tutu beteak jarri. Gainean, pomarola saltsa; bexamela eta gazta birrindua jarri, eta labean gainerre. Erretilu berean platereratu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa