Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Platuxa labean:
Lehenik eta behin, 180 ºC-an jarri labea. Platuxa labanarekin erditik moztu, gero hezurra kentzeko errazago izateko. Olio pixka bat eta gatza gehitu, eta laberatu. Eginda dagoenean, arraina labetik atera, eta baratxuri, ozpin eta oliba olioarekin gozatu. Amaitzeko, perrexil txikitua gehitu.
Piperrak frijituta:
Hiru piperrak makilatxotan moztu, eta zartagin batean, oliba olio askorekin frijitu.
Muskuiluak eta berberetxoak:
Zartagin batean, baratxuri freskoa eta tipulina gorritu zati txikitan. Bertara, txakolina bota, eta muskuiluak eta berberetxoak ireki. Limoi baten birrindura gehitu, eta, azkenik, perrexil txikitua bota.
BUKAERA:
Plater zabal batean, platuxa jarri; albo batean, piperrak frijituta, eta, beste aldean, muskuiluak eta berberetxoak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa