Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Haragi, batata eta patata opilak foie-grasarekin, tipulatxarekin eta barazki frijituekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Haragi pastela:
  • 2 patata
  • Batata bat
  • Perrexila txikituta
  • Oliba olioa
  • Gurina, 40 g
  • Gatza
  • Haragi txikitua, 150 g
  • Azenario bat
  • Tipulin bat
  • Tomate frijitua, hiru koilarakada
  • Gazta birrindua, 150 g
  • Piperrauts pixka bat
  • Foie-grasa eta tipulatxa:
  • 2 foie-gras xerra
  • 6 tipulatx
  • Eztia, koilarakada bat
  • Modenako ozpina, txorrotada bat
  • Gatza
  • Ziape emultsioa:
  • Arrautza bat
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Barazki frijituak:
  • Batata zatitxo bat
  • Porru erdi bat
  • Kuiatxo bat
  • Irina
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Haragi pastela:

Zartagin batean, azenarioa eta tipulina erregosi. Haragi txikitua gehitu, eta sueztitu. Piperrautsa eta tomate frijitua bota, eta kozinatu 10 minutuz.

Patatak eta batata egosi egingo ditugu, eta puregailutik pasatu ontzi batera. Bertara, perrexila txikituta, gatza, txorrotada bat olio eta gurin pixka bat gehitu. Ore bat egin, eta eskuekin bola bat egin. Erretilu batean jarri, eta, erdian zulotxo bat egin ondoren, gazta birrindu pixka bat jarri. Ondoren, haragi txikitua tomatearekin eta gazta birrindu gehiagorekin estali. Laberatu gainerretzeko.

Foie-grasa eta tipulatxa:

Zartagin batean, foie-gras xerrak gorritu. Ondoren, atera, eta tipulatxak zurituta sartu gorritu daitezen, foie-grasak utzitako koipearekin. Jarraian, eztia gehitu, karamelizatu, eta Modenako ozpina bota murriztu arte. Karamelizatuta dagoenean, foie-gras xerrak zatitu, eta bertara gehitu.

Ziape emultsioa:

Osagai guztiak elkartu, eta birringailuarekin emultsio bat sortu.

Barazki frijituak:

Barazki guztiak ari finetan moztu. Irinetatik pasa, eta oliotan frijitu. Xukatu, eta gatza jarri.

BUKAERA:

Plater batean, bi haragi pastel jarri; erdian, foie-grasa eta tipulatxa. Barazki frijituak, albo batean, eta ziape emultsio puntu batzuk.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena