Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Kuskusa arkume bolekin eta jogur saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Arkume bolak:
  • Arkume txikitua
  • Piperrautsa
  • Currya
  • Baratxuri hautsa
  • Moldeko ogi xerra bat
  • Arrautza bat
  • Irina
  • Esnea, txorrotada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Kuskusa barazkiekin:
  • Kuskusa, 150 g
  • Azenario bat
  • Piper berde bat
  • Tomate bat
  • Tipulin bat
  • Txitxirio egosiak, eskukada bat
  • Mahaspasak
  • Ziazerba sorta bat
  • Jogurt saltsa:
  • Greziar jogurt bat
  • Menda orriak
  • Sagar bat
  • Currya
  • Lima baten birrindura
Prestaketa

Arkume bolak:

Ontzi batean, arkume haragi txikitua, piperrautsa, currya, baratxuri hautsa, aurretik esnetan bustitako moldeko ogi xerra eta arrautza bat nahastu. Bolak egin, irinetatik pasa, eta, zartagin batean, olio beroarekin gorritu.

Kuskusa barazkiekin:

Ontzi batean, kuskusa jarri, eta ur beroa, gatza eta olioa bota; kendu soberan dagoen ura, eta 5 minutuz estali.

Zartagin batean, olioa bota, eta barazkiak txikituta gehitu. Ondo erregosi, eta, ondoren, kuskusa gehituko dugu txitxirioekin batera, zartagina su bizian dagoen bitartean. Orduan, ziazerbak eta mahaspasak bota bertara, bueltak eman, eta sutatik atera.

Jogurt saltsa:

Ontzi batean, greziar jogurta, menda orriak txikituta, sagar bat laukitan moztuta, koilaradaka bat curry eta lima baten birrindura nahastu.

BUKAERA:

Plater batean, koilarakada bat kuskus jarri; gainean, hiru arkume bola, eta inguruan, jogurt saltsa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena