Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Brioche txigortua arrautza nahasiarekin eta krema garratzarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonentzat)
  • Brioche zati bat
  • Gurina
  • 2 arrautza
  • Hirugiharra, 150 g
  • Ahuakate bat
  • 6 cherry tomate
  • Errukula, eskukada bat
  • 8 barrengorri
  • Gazta fresko zati bat
  • 3 urdaiazpiko egosi xerra
  • Holandar saltsa:
  • 3 gorringo
  • Gurina, 150 g
  • Ozpina, koilarakada bat
  • Limoi bat
  • Gatza
  • Krema garratza:
  • Maskarpone gazta, koilarakada bat
  • Lima baten azala eta zukua
  • Esne-gain pixka bat
  • Patata frijitu makilatxoak:
  • Patata bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Brioche txigortua arrautza nahasiekin:

Brioche zatiari gurina igurtzi, eta zartaginean gorritu bi aldeetatik.

Bestalde, zartagin batean, tipula juliana eran moztuta erregosten jarri. Karamelizatzen denean, cherry tomateak zatituta gehitu, eta konpota antzeko bat egin. Brioche gorrituaren gainean jarri.

Hirugiharra zatitxotan moztu, eta beste zartagin batean, gorritu. Ondoren, barrengorriak xerratuta gehitu, eta erregosten jarraitu. Bertan, arrautzak apurtu, eta nahastu lehenbailehen, lehortu ez daitezen, eta tipularen gainean jarri. Horren gainean, ahuakate xerrak luzetara jarri, eta baita gazta fresko zati batzuk ere. Errukularekin, urdaiazpiko egosi xerrekin eta beste brioche ogiarekin bukatu.

Holandar saltsa:

Ontzi batean, gorringoak gatz pixka batekin eta ozpinarekin jarri. Maria bainuan, hagaxkarekin arrotzen hasi, eta gurin urtua gehitzen joan loditu arte. Limoi zuku tanta batzuk jarri.

Krema garratza:

Ontzi batean, osagai guztiak nahastu.

 

Patata frijitu makilatxoak:

Patatak makila finetan moztu. Ontzi batean sartu urarekin batera, almidoia askatzeko. Zartagin batean, olioarekin frijitu. Gatza bota.

BUKAERA:

Plater batean, briochea jarri, eta gainetik holandar saltsa bota eta sopletearekin gainerre. Inguruan, krema garratza luzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena