Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
PRESTAKETA:
Atun tatakia:
Atuna ziape saltsa eta soja saltsan utzi zaporea hartu dezan. Sesamo hazietatik pasatu, eta frijitu zartagin batean olioarekin.
Piper gorri eta berde frijituak:
Piperrak makilatxotan moztu eta, zartagin bero batean, sesamo-olioarekin salteatu kolorea hartu dezaten, eta egiten utzi.
Piperminak tenpuran:
Lehenengo, ur hotza, gatza eta tenpura irinarekin, tenpura bat egingo dugu ontzi batean, hagaxkaren laguntzarekin. Olioa berotzen jarri, eta piperminak irinetatik pasatu ondoren, tenpuratik pasatu eta oliotan frijitu. Xukatu eta erreserbatu.
Tofu gazi-gozoa:
Tipulatxak zuritu, eta jengibre zati, baratxuri ale, siracha saltsa, soja eta ozpinarekin elkartu. Zartagin bat olioarekin jarri, eta pasta hori bertara sartu pixka bat murrizteko, su txikian, poliki-poliki. Beste zartagin batean, tipulina juliana eran moztu, eta erregosten jarri olioarekin. Tofu zatia karratutxotan moztu, eta bertara sartu. Gorritutakoan, lehengo prestaketarekin elkartu, azukrea gehitu eta karamelizatzen utzi koloretxo iluna hartu arte. Sagar zatiak gehitu.
BUKAERA:
Plater batean, piper frijituak jarri, atun tatakia xerratuta eta tofu gazi-gozo zati batzuk ondoan jarri. Gainean, pipeminak tenpuran kokatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa