Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barraskiloak saltsan:
Barraskiloak egosita daudenean, oskoletik atera eta tripa kendu ondoren, berriro oskolean sartuko dugu haragia.
Saltsa egiteko, eltze batean, tipulina eta baratxuri aleak txikituta erregosten jarri. 5-10 minuturen ondoren, urdaiazpikoa, hirugiharra eta intxaurrak txikituta eta txerri haragia gehitu; beste 5-10 minutuz kozinatzen eduki. Ardo zuri txorrotada bota, murriztu eta tomate murriztua, ogi birrindua zein tomate saltsa gehitu, eta kozinatzen jarraitu. Oilo salda bota, eta 15 minutuz egosi. Orduan, barraskiloak bota, eta saldak lodiera artzen duenean, sua itzali.
4 urdaiazpiko xerrak zartagin batean osorik txigortu.
Zizak papillotean:
Tipulina brunoise eran moztu, eta erregosten jarri.
Baratxuri burua olio txorrotada batekin laberatu 180 ºC-an, bigundu arte. Ontzi batean, gurina, perrexil txikitua, gatza, piperrautsa, gazta birrindua eta txorrotada bat oliba olio sartu. Baratxuri burua eginda dagoenean, mamia bertara sartu, eta ondo zanpatu sardexka batekin. Ogi xerran igurtzi.
Tipulina eginda dagoenean, aluminiozko paper zati batean luzatu, eta zizak gainean jarri, itxi eta laberatu 180 ºC-an 5-10 minutuz. Labetik ateratakoan, ogi torradaren gainean jarri.
BUKAERA:
Plater batean, barraskiloak bere saltsarekin jarri, eta, gainetik, urdaiazpiko frijitu zatiak jarri. Zizak ogi torradarekin ondoan kokatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa