Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Amuarraina:
Amuarraina xerratu eta solomoari hezurtxoak kendu. Ontzi batean, perrexila eta baratxuri aleak hazia kenduta sartu. Gatz pixka bat eta txorrotada on bat oliba olio sartu, eta birringailuarekin txikitu. Nahasketa horrekin, amuarrain solomoak igurtzi. 20 minutu pasa ondoren, zartaginean gorritu olioarekin.
Barazki erreak urdaiazpikoarekin:
Barazkiak garbitu, eta denak xerra luze eta finetan moztu. Olioa eta gatza jarri, eta zartaginean gorritzen joan banan-banan.
Gorritu ondoren, amuarrain solomoekin batera, estalkiak egiten joan barazki xerra bakoitzarekin. Lehenengo, alberjinia; ondoren, kuiatxoa, amuarrain xerrak, tipulina eta tomatea. Bi aldiz egin.
Urdaiazpiko xerrak zartaginean lehortu kurruskari geratu arte. Milorri gainetik apurtu.
Pikillo piper saltsa:
Zartaginean, tipulina txikituta erregosten jarri, eta pikilloak txikituta gehitu eta bertan erregosten jarri. 5 minuturen ondoren, salda bota, murriztu, esne-gaina sartu, irakinaldi bat eman eta birringailuarekin ondo txikitu. Iragazi eta epeltzen jarri.
Aliolia:
Osagai guztiak birrindu emultsio bat lortu arte.
BUKAERA:
Plater batean, amuarrain eta barazki erre milorria jarri urdaiazpiko kurruskariarekin, eta, aldamenean, pikillo saltsa. Alioli puntu batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa