Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Biribilki barrubetea saltsan:
Tipulina, piper gorria, piper berdea eta azenarioa txikitu eta eltze batean erregosten jarri olioarekin. Ondo eginda daudenean, sagarrak zatituta gehitu, eta, 10 minuturen ondoren, ardo zuria eta salda bota, eta egosten jarri.
Zartagin batean, biribilkia gorritu eta erretilu batean jarri. Gainean, barazki erregosiak zukuarekin jarri eta laberatu 200 ºC-an, 20 minutuz.
Biribilkia erretilutik atera. Barazkiak zukuarekin eltze batean jarri, puregailutik pasa, ilarrak sartu eta epeletan mantendu.
Biribilkia xerratan moztu.
Azenario purea:
Eltze batean gurina urtzen jarri, eta azenarioak zuritu eta xerratuta sueztitzen jarri su txikian eta estalita. Biguntzen denean, esne-gaina gehitu. Egosten bukatu eta birringailuarekin pure fin bat eginda utzi, gatza bota.
Azenario txikiak erreta:
Zuritu eta zartaginean edo labean gorritu. Labean bada, olioarekin. Gatza eman.
BUKAERA:
Plater batean, biribilki xerrak jarri eta, gainetik, bere saltsa bota. Ondoan azenario purea eta azenario erreak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa