Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Presa iberikoa:
Txerri iberiar presa zatitan moztu, eta ziape saltsarekin igurtzi. Arrautzetatik zein japoniar ogi birrindutik pasa, eta oliotan frijitu.
Stroganoff saltsa:
Zartagin batera gurina bota, eta tipulina eta baratxuri alea txikituta erregosten jarri. Barrengorriak xerratuta gehitu, eta erregosten jarraitu. Pipermina, esne-gaina eta ura bertara bota, irakinaldi bat eman, eta erreserbatu.
Patata eta txorizo bola frijituak:
Alde batetik, patata osorik egosiko dugu ur asko hartu ez dezan. Bestetik, eltze batean, ura gurina eta gatz pixka bat berotzen jarriko ditugu. Irakiten hastean, irina kolpe batez bota, eta koilararekin ondo nahastuko dugu orea egin arte. Minutu batez, sutan mantenduko dugu lehortu dadin. Epeltzen utzi, eta arrautza eta gorringoak banan-banan botako ditugu. Ore fina dugunean, patata puregailutik pasata eta txorizoa txikituta gehitu. Gozogintzako zorro batean sartu, eta txorizo tankerako zatiak olio berotan jarriko ditugu, frijitu daitezen. Paperean xukatu.
BUKAERA:
Plater batean, stroganoff saltsa luzatu, gainean presa iberiko zatiak jarri, eta aldamenean, patata eta txorizo frijituak. Baratxuri beltz alioli punttu batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa