Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Berdel frijitua:
Berdela xerratu, solomoa erditik moztu, hezurrak kendu, eta ziape saltsarekin igurtzi. Batzuk irin eta arrautzatatik pasa, eta besteak, irin, arrautza eta ogi birrindutatik; ondoren, olio berotan frijitu.
Piperrada:
Piper gorriak labean 190 ºC-an erre, eta, ondoren, zuritu, haziak kendu eta juliana eran moztu.
Bestalde, zartagin batera tipulinak, baratxuri aleak eta piper berdea juliana eran moztuta sartu. Oliba olioarekin erregosi. Ondo eginda dagoenean, piper gorria gehitu eta irakinaldi bat eman.
Piperrauts maionesa:
Ontzi batean, gorringoa, arrautza, ziape saltsa, gatza eta ozpina sartu. Birringailuarekin, emultsionatzen joan olioak botatzen goazen bitartean. Sifoi batean sartu. Haizearekin bete eta epelean mantendu.
Gernikako piperrak oliotan frijitu eta gatza jarri.
BUKAERA:
Plater baten erdian, piperrada jarri, eta alde batean, berdel frijituak. Inguruan, piperrauts maionesa bota, eta ondoan, Gernikako piperrak frijituta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa