Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txitxarro eskabetxatua:
Zartagin batean, tipulina eta piper berdea erregosten jarriko ditugu, olio pixka batekin. Erdi sueztituta daudenean, ardo zuria bota, murriztu, eta ozpina bota. Irakitean, sua itzali, eta bertan txitxarro solomoa azal eta hezurrik gabe sartu. Bertan utzi egin arte.
Antxoei solomoak banandu, eta, gatz lodiarekin, 10 minutuz estali. Denbora igaro ostean, uretatik pasa gatza kentzeko, eta ozpinetan sartu beste 10-15 minutuz. Xukatu, eta oliba oliotan sartu.
Sardinak, xerratuta, azalaren aldetik gorritu zartagin batean.
Concasse tomatea:
Tomateak ur berotan sartu azala errazago kentzeko. Erditik moztu, eta haziak kendu. Brunoise eran moztu.
Zartagin batean, tipula txikitua erregosten jarri olioarekin. Tomatea, azukrea eta gatza sartu bertan, irakinaldi bat eman, eta sutatik atera.
Udaberriko zizak salteatuta:
Ziza erdiak eskuekin apurtu, eta zartagin bero batean olio pixka batekin salteatu, minutu batez. Beste ziza erdiak, gordinik, fin-fin moztuko ditugu, eta erreserbatu.
Mango ozpin-olioa:
Mango erdia xerratan moztu, eta karratu txikitan moztu. Beste mango erdia birrindu, eta ontzi batean sartu. Bertara, lima zukua, gatza eta oliba olioa gehitu, hagaxkarekin ondo nahastu, eta mango karratuak sartu.
BUKAERA:
Plater batean, hiru kukulu xerra jarri, eta gainean, koilarakada bat concasse tomate. Bakoitzaren gainean, arrain urdin bat jarri, eta erremolatxa xerra pare bat gehitu. Gainetik, mango ozpin-olioa bota, eta plateretik ziza salteatuak banatu. Tontortxo bakoitzaren gainean, ziza gordin xerrak ipini.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa