Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Legatza Zarautz saltsarekin:
Piper gorria labean erre 190 ºC-an. Legatzari xerrak atera. Hezurrak gorde saltsa berdea egiteko. Zartagin batean baratxuria gorritu, hezurrak gehitu. Ondoren irina, ardo zuria, perrexila eta arrain salda gehitu. Saltsa iragazi. Piper gorria zuritu eta saltsari gehitu, birrindu. Legatz xerrak gorritu eta saltsan utzi guztiz egin arte.
Zigala salteatuak:
Zigalak zuritu. Zartagin batean baratxuri aleak gorritu. Ondoren zigalak gehitu eta su bizian salteatu.
Alga maionesa:
Osagai guztiak birrindu emultsio bat egin arte.
BUKAERA:
Plater batean legatz xerra jarri eta gainetik saltsarekin estali. Ondoan zigala salteatuak kokatu eta ingurutik alga maionesa luzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa