Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Ogi mamiak arrautzarekin eta barazki erreekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Ogi mamiak:
  • Baserriko ogi bat
  • 2 tipulina
  • 6 urdaiazpiko xerra
  • 6 hirugihar xerra
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • 2 arrautza
  • Barazki erreak:
  • Alberjinia bat
  • Tipulin bat
  • Piper gorri bat
  • Piper-berde bat
  • Piper gorri emultsioa:
  • Piper gorri bat
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale
  • Gatza
  • 4 hirugihar xerra
  • 2 urdaiazpiko xerra
Prestaketa

Ogi mamiak:

Ogia mamitu eta ontzi batean sartu. Ardo zuriaren tanta batzuk bota eta erreserbatu. Tipulina txikitu eta zartagin batean erregosten jarri olioarekin. Bertara hirugiharra eta urdaiazpikoa txikituta gehitu eta sueztitzen utzi koipea galdu dezaten. Orduan ogi mamiak bota eta sueztitzen jarraitu mamiak kanpotik kurruskariak eta barrutik xamurrak geratu arte.

Barazki erreak:

Barazkiak labean sartu 190 ºC-an 30 minutuz. Hozten utzi eta zuritu ondoren, juliana eran moztu eta nahastu gatza eta olioa botata.

Piper gorri emultsioa:

Piper gorria labean erre eta zuritu. Zartagin batean txorrotada bat olio bota eta baratxuri alea xerratuta gorritzen jarri. Bertara piper gorria bota, erregosi eta ontziratu. Birringailuarekin txikitzen hasi eta birrintzen goazen eran olioa bota, emultsio bat sortu arte. Gatza jarri.

Hirugiharra eta urdaiazpikoa xaflatan moztu.

 

BUKAERA:

Plater batean ogi mamiak luzatu eta alde batean barazki erreak jarri. Ingurutik piper gorri emultsioa bota eta mamien gainean hirugihar eta urdaiazpiko xaflak jarri, eta arrautzak frijituta.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena