Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Vol-au-vent-a:
Hostorea vol-au-vent formarekin moztu eta arrautzarekin igurtzi ondoren, sesamo haziak bota eta laberatu 180 ºC-an.
Untxi eta perretxiko betegarria:
Tipulina erregosten jarri eta bertara barrengorrriak zatituta gehitu, untxiari hezurrak kendu, haragia zatitu eta bertan salteatu.
Kuia saltsa:
Eltze batean tipulina erregosi olioarekin. Kuia zatiak gehitu. Salda gehitu eta utzi kozinatzen. Esne-gain txorrotada gehitu eta birrindu. Epelean mantendu.
Pinazi, aranpasa, mahaspasa eta ziazerba salteatua:
Zartagin batean baratxuri alea gorritu gurinarekin. Pinaziak gehitu eta ondoren ziazerbak. Mahaspasak eta aranpasak txikituta gehitu.
BUKAERA:
Plater batean koilakaradatxo bat kuia saltsa bota eta gainean vol-au-vent betea a jarri. Horren gainean urdaiazpiko xerra jarri. Aldamenean pinazi eta ziazerba salteatua banatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa