Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Barrengorriak curry erara eta Chai Tea
Osagaiak
  • Baratxuri aleak, 6
  • Jengibrea, 40 g
  • Barrengorriak, 250 g
  • Garam masala, 2 koilarakada
  • Tipula, 1
  • Tomate saltsa, 250g
  • Jogurt naturala, 4 koilarakada
  • Kurkuma, koilarakada bat
  • Kaiena, 1
  • Zerbitzatzeko: arroz zuri egosia eta martorri freskoa.
  • Chai Tea egiteko:
  • 3 edalontzi esne
  • Urez betetako edalontzi bat
  • Kardamomoa, koilarakada 1
  • Piperbeltza, koilarakada 1
  • Iltzea, 4 ale
  • Txinatar anisa, 4 ale
  • Jengibre zati bat
  • Kanela zotz bat
  • Belleza tea, 2 koilarakada
  • Azukrea, 6 koilarakada
Prestaketa

Nahasketa bat egingo dugu baratxuri eta jengibre birrinduarekin, eta edalontzi laurden bat ur gehitu.

Barrengorriak 4 erditan moztuko ditugu, eta katilu batean nahastuko ditugu garam masala eta baratxuri-jengibrearen pasta. Geroko gordeko dugu.

Zartagin batean tipula erregosiko dugu zati txikitan, kolore horixka hartu arte. Behin eginda, tomate saltsa eta beste espeziak gehituko ditugu, eta ondo nahastuko ditugu.

Jogurta eta barrengorriak gehituko ditugu. Gatza bota eta 10-15 minutu gehiago kozinatuko ditugu, edalontzi txiki bat ur gehituta.

Arroz zuria egosiko dugu, eta martorri freskoarekin aterako dugu lagungarri bezala.

Chai Tea

Esnea eta ura berotuko ditugu. Bestalde, espeziak poltsa batean sartuko ditugu, eta 15 minutuz infusionatu egingo dugu.

Azken minutuan, belleza tea eta azukrea gehituko ditugu.

Likidoa iragaziko dugu, eta bero-bero kikara txikietan aterako dugu kanela zotz batekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena