Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Yakitori arrain bolak, saltsa gorriarekin eta arroz basati salteatuarekin
Osagaiak
  • Yakitori arrain bolak:
  • -Lupia, 150 g
  • -Otarrainxkak, 150 g
  • -Koko birrindua
  • -Piperrautsa, koilarakada erdi
  • -Azukre beltza, koilarakada erdi
  • Saltsa gorria:
  • -2 pipermin
  • -Piper gorri erdi
  • -2 baratxuri ale
  • -Soja saltsa, 100 g
  • -Txakolina, 50 g
  • Arroz basati salteatua:
  • -Arroz basatia, 150 g
  • -Piper berde bat
  • -Tipulin bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Soja saltsa, 2 koilarakada
  • -Sesamo zuri hazi batzuk
  • Wasabi maionesa:
  • -Maionesa, 3 koilarakada
  • -Wasabi pasta, koilarakadatxo erdi
  • -Tipulin adar txikitua, koilarakada bat
Prestaketa

Yakitori arrain bolak:

Lupia xerratu, otarrainxkak zuritu eta labanarekin txikitu egingo ditugu. Ontzi batean sartu eta koko birrinduarekin, piperrautsarekin eta azukrearekin nahastu. Gatza bota eta eskuekin bolak egin. Egurrezko broxetatan sartu binaka eta zartaginean olio punta batekin gorritu eta egin.

Saltsa gorria:

Zartagin batean olioa jarri eta, baratxuria eta piper gorria txikituta erregosten jarri. Pipermina gehitu, sueztitu eta ardoa eta soja saltsa sartu. Minutu batzuez egosi eta birrindu.

Arroz basati salteatua:

Arroz basatia lehenengo egosi egingo dugu. Bestalde, zartagin batean olio txorrotada bat bota eta barazkiak txikituta erregosten jarri. Arroza xukatuta dugunean, zartaginera bota eta su bizian ondo gorritu. 2 koilarakada soja saltsa eta sesamo hazi batzuk bota. Geroko gorde.

Wasabi maionesa:

Ontzi batean maionesa eta wasabi pasta batu, ondo nahastu eta tipulin adar txikitua gehitu.

Bukaera:

Plater luze batean arroza zabaldu, ondoan yakitori bolak jarri eta saltsa gorria gainetik bota. Wasabi maionesa puntu batzuekin amaitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena