Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Ahate hanburgerra:
Ahate haragi txikitua ontziratu eta bertara soja saltsa, kaparrak txikituta, tipula frijitua eta gatza bota. Ondo nahastu eta bi xerra egin. Bexamel arin bat egin eta bertara chedar gazta gehitu, eta birrindu. Xerra baten erdian gazta krema koilarakada on bat jarri eta intxaurrak bota. Beste xerrarekin estali eta ondo itxi. Pastrami xerrarekin bildu eta hostopil xaflarekin bildu. Gainean arrautza irabiatua igurtzi eta sesamo haziak bota. Laberatu 200 ºC-tan 30 minutuz.
Burger saltsa:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo txikitu.
Tuberkuluak arinki frijituta:
Patata morea eta batata, patata frijitu moduan moztu eta frijitu.
Juka eta topinanbua chips moduan moztu eta frijitu.
BUKAERA:
Plater batean ahate hanburgerra jarri eta alboan patata frijituak eta chips-ak burger saltsarekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa